Klikez klik, xendraz xendra

Pantxix Bidart

2018.05.21
Euskal kantagintzaren laburpena 12 kantuz egitea? Ezinezkoa.
Alta, aterabide bat aurkitu behar dut, maiatzaren 20ko epea jarri didate.

Bon... goazen!
Sagua eskuan hartu eta klikatu. Klikez klik ibili sekulan pasatu ez naizen bide batzuetatik, sekulan entzun gabe utzi ditudan heiekin topo egin.
Zahartzeak eta burgesteak ez du deus onik !

Beharrik Badok hor baitugu baztertzen ditugun horiei lekua berriz eman diezaiegun.
Nago ez dudan bidaia hori sarriago eginen hemendik aitzina... Badokeko xendra guziak ezagutu artean.