Naturala eta freskoa

Natalia Garmendia

2019.02.11

BADOK atariaren gonbidapenari jarraituz, playlist hau osatu dut. Oso momentuko gauza fresko bezala prestatu dut, gehiegi pentsatu gabe. Etxean egoteko arratsalde arrunt batean musika entzuten dudan erara osatu dut. Zerrendako talde batzuk nire zerrendako talde ukiezinak direlako daude, beste batzuk Bonbereneako zurrunbiloaren barruan bizi direlako gurekin batera, eta beste batzuk gustuko ditudalako, besterik gabe. Askotan gauza natural eta freskoenak izaten direlako hoberenak, BADOKeko erabiltzaileei ere gustatzea espero dut. Mila esker eta hortxe ikusten gara.