Nirekin dauden doinu eta hitzak

Zaloa Urain

2018.05.07

Halaxe dira bai kantuak, bizitzako une desberdin bakoitzean zirrara sortarazten didaten doinu eta hitzak hain zuzen ere. Badira azala erabat harrotzen didatenak bai goxotasuna sentiarazten didatelako edota barruak erabat apurtzen eta astintzen dizkidatenak, eta baita besarkadarik goxoenak bezala estutzen eta seguru sentiarazten nautenak ere. Denen beharra dut. Denak dira ni neu egiten nautenak.

Eta hementxe urteetan hori guztia sentiarazi didaten kantuen zerrenda xumea. Lagun maite asko daude bertan, bihotzez maiteak, nire miresmen osoa dutenak. Nire bidean gertuago edo urrunago alboan ditudanak, beraien hitz eta doinuekin beti nirekin ditudanak.