Txikitasunean, handiak

Serge

2019.05.06

BADOKeko playlista egiteko gonbidapena jaso nuenean pentsatu nuen nire betiko talde kuttunen ezarpenak egitea. Hasi nintzenean ikusi nuen euskal talde asko miresten ditudala eta kanpoan asko utziko nituela. Orduan hasi zen benetako hausnarketa. 12 kanturekin, nire euskal kultura musikalaren laburpen bat marrazteko ardura. Beraz niri gehien gustatzen zaizkidan ukituak beharko lituzke izan kantu/talde horrek. Eta horrela hasi nintzen playlist hau osatzen. Indarra, sentikortasuna eta izaera propioa dira gehien miresten ditudan puntuak talde edota bakarlari batean. Gauza horietan guztietan Euskal Herrian soberan gaude, badakizuenez. Horretan bai garela gure txikitasunean, handiak.

Gaur hauxe izan da nire playlista, bihar nork daki. Badakit niretzat garrantzitsuak diren talde/bakarlari asko kanpoan utzi ditudala, gaurkoan hauek etorri zaizkit burura… baina denok dakigu ere horretan datzala BADOKeko playlista, ezta?

Besarkada lagun@k!