Xarma eta benetakotasuna

Erik Berganza

2018.04.16
10 kantu, 10 disko, 10 talde, 10... aukeratzea ez da inoiz erraz egiten den zerbait, bazterrean beste hamar edo dezente gehiago geratzen baitira. Hementxe doakizue nire aukeraketa, alde batetik nire "betidaniko" kantu kutun batzuk daude: "Ikararen gaua", "Ezin gelditu", "Amua", "Bi minutu", "Gezurrak"... eta, egia esan, disko horietatik ia edozein kantu aukera nezakeen, baina hona hemen bakoitzeko bakarra.

Eta bestetik, azken urteetan argitaratu diren diskoetatik gehien heldu zaizkidan kantuak dira, kantu bakoitzak xarma berezi bat duelako eta, batez ere, benetakotasuna agertzen dutelako, gaur egungo musikan geroz eta gutxiago ikusten dugun funtsezko elementua.

On egin!