2017.12.27
Belarmiñak

Belarmiñak

  • 2013
  • Tolosa (Gipuzkoa)
  • Popa, Rocka

Zerbaitengatik

zerbaitengatik hala izango da 
itxurak hori badio 
aditu ondo, ez ezazu ezer galde 
erantzunik gabe 

astiro, zintzo, zabaltasunez 
emeki, leial, mantso 

harrituko zara, zerbait jakinda 
jaramonik ez egin 
zerbaitetarako han egongo da 
etorriko da noizbehinka 

astiro, zintzo, zabaltasunez 
emeki, leial, mantso 

apurka ote, ibiliz astiro 
mugitu bai, haizearen alde 
eta geldirik, ez da zigorrik 
gurean beti, gora gurea