2017.12.27
Belarmiñak

Belarmiñak

  • 2013
  • Tolosa (Gipuzkoa)
  • Popa, Rocka

Gero arte

Zaude geldirik, gelditu. 
Mintza zaitez, mintzatu. 

Erantzun gabe izan arren, 
hitz egin ezazu, bederen. 

Orain edo gero, bihar edo etzi, 
zuzen edo alderantziz. 

Bestela gero arte, bezperan bezalaxe, 
horixe bihar arte, herenegun moduan. 
Bestela gero arte, bezperan bezalaxe, 
horixe bihar artre, bezperan bezalaxe. 

Kontuak kontu, kontuak kontuz, 
kantuak kantu, kukuak kuku. 

Orain ez, lasai, gero agian bai, 
gero, geroxeago, gero agian. 

Bestela, zaila benetan, 
bestela, benetan zaila.