2021.04.08
Belarmiñak

Belarmiñak

  • 2013
  • Tolosa (Gipuzkoa)
  • Popa, Rocka

Giro atsegina

Eguzki izpiak azalduko dira 
noizbait, bero goxoa. 
Giro atsegina, 
itzuli gabe ekaitza. 

Hitz egiten hasiko gara, etengabe, 
ikusi gabe atzokoa. 
Begiratu gabe biharamuna, 
arrazoien nondik norakoaz. 

Biok ahal dela berdin, 
izan gabe lehiarik. 
Noiz, ez dago presarik, 
ahal dugu itxoin. 

Elkarri begiratuz, ohartu gabe, 
gauza bera ulertuz. 

Zerua urdin, lainorik gabe, 
ostarte zabalak, trumoirik ez. 

Elkarri begiratuz,ohartu gabe, 
gauza bera ulertuz.