2014.05.27
Bittor Aiape

Bittor Aiape

  • 1980
  • Iruñea
  • Pop-rocka

Atzera

Beste aldean
 

Beste aldean

2000 - IZ


  • Gorrotoa(Musika: Bittor Aiape, Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Bittor Aiape)
    facebook iconfacebook icon
  • Komandante makala(Musika: Bittor Aiape, Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Bittor Aiape)
    facebook iconfacebook icon
  • Tren luze bat(Musika: Bittor Aiape, Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Joseba Sarrionandia)
    facebook iconfacebook icon
  • Bizitza elektrikoa(Musika: Bittor Aiape, Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Bittor Aiape)
    facebook iconfacebook icon
  • Beste aldean(Musika: Bittor Aiape, Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Bittor Aiape)
    facebook iconfacebook icon
  • Egun haiek(Musika: Bittor Aiape, Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Bittor Aiape)
    facebook iconfacebook icon
  • Nere herriko neskarik ederrena(Musika: Bittor Aiape, Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Bittor Aiape)
    facebook iconfacebook icon
  • Etsituen askatasuna(Musika: Bittor Aiape, Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Bittor Aiape)
    facebook iconfacebook icon
  • Polizia hiltzailea(Musika: Bittor Aiape, Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Bittor Aiape)
    facebook iconfacebook icon
  • Lainoetatik(Musika: Bittor Aiape, Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Bittor Aiape)
    facebook iconfacebook icon
  • Milaka kilometro(Musika eta hitzak: Bittor Aiape)
    facebook iconfacebook icon
  • Kaseda euskaraz(Musika: Bittor Aiape, Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Bittor Aiape)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 41' 53"


Argi kodea: IZ-521-KD


PARTAIDEAK

  • Bittor Aiape, gitarrak, ahotsa
  • Jean-Lou Corrihons, gitarrak
  • Mikel Azpiroz, organoa
  • Mikel Irazoki, baxua
  • Karlos Aranzegi, bateria

GRABAZIOA

IZ estudioa (Amasa, Gipuzkoa)


MOLDAKETAK

Jean-Lou Corrihons, Bittor Aiape


GENEROA

Musika tradiziorik gabeko familia batean jaio zen Bittor Aiape (Iruñea, 1980). Hala ere, sei urte zituela musika eta dantza klasikoko ikasketak hasi zituen, eta geroago gitarrari eskaini zion arreta berezia. Carloz Itoiz (Mikel Laboa, Benito Lertxundi…) izan zuen gitarra irakasle lehen urte haietan. Jendaurrean musikari gisa agertu arren, dantza ez zuen sekula baztertu hala ere.

Iruñean jaio arren, Kaseda herriarekin (Nafarroa) harreman estua izan zuen txikitatik, eta hori zela-eta lehen kontzertua Erriberan emateak esanahi berezia hartu zuen harentzat. 1992ko Nafarroa Oinez-en izan zen, Vianan. Bertan abesteko bere burua eskaini zuen Aiapek, eta antolatzaileek baiezkoa eman zioten. Harrera ona jaso zuen, emanaldia bukatu orduko kantu gehiago jotzeko eskatu baitzion jendetzak. Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak urte hartako Nafarroa Oinez-erako sortutako “Arraroa, noski” abestia kantatu zuen orduan, eta are erantzun beroagoa jaso. Kantu hori bere lehen diskoan grabatu zuen, eta arrakasta handia lortu.

Hurrengo urtean, euskararen aldeko beste jai batzuetan parte hartu zuen Aiapek (Egunkaria Eguna, Kilometroak, Herri Urrats, Nafarroa Oinez…), eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ETBko saioan atera zen kantari. Han ezagutu zuen Fernando Unsain IZ diskoetxeko arduraduna, eta hark disko bat grabatzeko atea ireki zion. Jama Larreburu eta Jean-Lou Corrihons Minxoriak-eko kide ohien laguntzaz grabatu zuen Bittor Aiape (IZ, 1984). Bitarteko gutxirekin egindako diskoa izan zen, aurrez programaturiko bateria eta teklatuak erabili baitziren. Nafarroa Oinez-eko kantua eta Gabriel Arestiren “Nire aitaren etxea” izan ezik, Aiapek sortu zituen musika eta hitz guztiak, hamahiru urteko gazte batengan ohikoak diren gaiak (herriko festak, eskolako lanak, lehen maitasuna…) eta hain ohikoak ez direnak (drogak, kartzela…) ukituz. Kontzertuetan erritmo kutxa baten laguntzaz bakarka aritzen zen, baina entzutera joaten zitzaizkion gaztetxoak dantzan jartzen zituen.

58

Bittor Aiape.

Lehen diskoaren harrera onaren ondorioz, Gaztea naiz eta zer!! (IZ, 1995) estudioko musikariz osaturiko talde batekin grabatu zuen. Berriz ere berak sortu zituen doinu eta hitz guztiak, Joseba Sarrionandiarenbat izan ezik. Euskara, euskal presoak, maitasuna, errepresioa eta intsumisioa izan zituen hizpide KakiArkarazo soinu teknikariarekin grabatutako kantu sorta honetan.

Urteak pasa ahala, lehen emanaldietako ume hura nerabe bihurtu zen, eta aldaketa horren lekuko izan zen hirugarren diskoa, Azkena (IZ, 1997). Kantatzen hasi zenetik egokitutako irudia apurtzeko saioa egin zuen Aiapek lan horretan. Taldean landutako diskoa izan zen, eta bilakaera antzematen da doinuetan zein hitzetan. Aro horri amaiera eman zion diskoa kaleratu ondoren, 1997ko udazkenean Londresera joan zen dantza eta musika ikasketekin jarraitzeko -han zegoela, baxua jo zuen talde batean-, eta 1999ko udan itzuli zen Euskal Herrira. Nafarroako Dantza Eskolan izena ematearekin batera, kantuak sortzen jarraitu zuen eta Beste aldean (IZ, 2000) kaleratu zuen. Jean-Lou Corrihonsekin elkarlanean ondutako disko hura izan zen Aiaperen azkena. Pixkanaka musika baztertu eta dantzari denbora gehiago eskaintzen hasi zen. Urte batzuk lehenago adierazi zuenez, “musikari baino dantzari hobea naizen ustea izan dut beti. Gainera, mutila izanda, dantzak aukera gehiago eskaintzen dizkizu. Kantatzearena ez dut inoiz utziko, beti izango naiz abeslari, baina dantzarena indartu nahi dut. Musikan gauzak ongi aterata ere, ez dut dantza utziko” (1).

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Argia, 1.554. zenbakia, 1995