2018.04.06
Txilly

Txilly

  • 1997
  • Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Rapa

Erantzunaren bila

Itzalen artean nabil, ezkutaturik,
argia ezin ikusi.
Platonen kobazuloko errealitatean:
ikuspuntu bakarra eta atxiloturik.

Aske izateak erantzunkizuna dakar eta,
horregatik dut nire burua preso.
Edonoiz ken nezake benda,
baina presiorik gabe nabil, eroso.

Nire ekintzak guztiz arruntak baitira:
kaletik etxera, etxetik unira.
Ez dute eskatzen inolako pentsatzerik,
denak berdin; garun hustelak.

Non geratzen da berezi izateko nahia?
Ardi beltza aspaldi hil da
edo akatu du presio sozialak.
Ni behintzat akerrarekin noa mendira.

Kalera irten, kaputxarik gabe, atzean jada egun horiek.
Aurrera begira, etorkizuna biluzten.
Txokora noala ama, bihar gaude.

Errutinaren esklabu,
gizakiok behar dugun heldu-leku.
Ohiturek gure bizitza markatzen dute,
beraz ohitura egokiak aukeratu.
Zaindu zure burua,
aditu, ikasi, helduek dioten horri buruz.
Inoiz ez dator gaizki, jakitea,
komentario ignoranteak alboratu.

Kultura ezberdinak daudela jakin,
jakinduriaren zuhaitzetik elikatu;
batetik zein bestetik.
Basoko sagarrondoan kolore askotako fruitu.
Eta nire buruan ere
auzi bakoitzarentzat bi iritzi diferente.
Horrela nola konpon naiteke?
Erlatibistek kide berri bat dute.
Desberdintasuna bermatzen,
txalo bat artaldetik at dagoenari,
nik nahiko nuke,
horregatik miresten dut.
Bizimodu zeken honetatik irten,

baina ziurrenik, beste bizitza hasi ondoren berdina pentsatuko nuke
gizakia asezin delako, garelako.
Bi egunetan berriz hemen ninduzuen.

Erantzunaren bila,
irteeran nire galdera sortak bideratu nahian.
Hainbeste denbora ondoren ulertu dut
bilaketa bera dela saria.

Erantzunaren bila,
baina ez dago erantzunik.
Hobeto horrela.
Mundu anitza.
Irteera