2022.10.31
Desgaraian

Desgaraian

Begi argiz

Ispilua aurrean
-bizitza lanerako-
lehertzear muturrean
-bizitza ez delako-
begirada lurrean
pasa izango zinen
-triste ikusten zaitut-
esan dizunerako

aldarte makurrean
adore eskerako
senarrak adurrean
oraindik bezperako
kiratsa agurrean
-maiteak al ginen?-
zaku bete harri
gaur ere kalerako

su zara elurrean
oinaze baterako
pausaje ziurrean
prest datorrenerako
egurats zakurrean
zaildua izan zinen
eremu mortuetan
ez goata arterako

ispilua aurrean
gogoa aurrerako
urkoak egurrean
lehertzen denerako
beregandik hurrean
pasa izango zinen
gaur begi argiz zatoz
esan dizunerako.