2018.11.26
Emon

Emon

  • 2007 - 2017
  • Reggaea, Ska, Runba
  • Webgunea

Atzera

Konfeti kolore

Atzera

Bide bazterra

Atzera

Eltzetik eta altzotik

Atzera

Zure sua

Atzera

Mintza

Atzera

Oporrak bakean

Atzera

Demasa (Kilometroak 2016)

Zure sua

Nire buruak sarri galdetzen dit
non ezkutatu zaren.
Pauso bat atzera txanpa hartzeko eta
bila abia gaitezen!

Egunak hogeita lau ordu ditu,
baina zu ez zaude hauetan,
goizetik iluntzera
zure usainaren arrastoei segika.

Sua, sua, sua, sua zuk berotzen nauzu, eta badakizu.
Sua, sua, sua, sua guk, txinparta eta sugarra sor dezagun.

Batzutan hala dela sentitu arren,
bestetan zalantzaz josirik,
nonbait ote zauden
jakin nahian
ametsetako gidari.

Sua, sua, sua, sua zuk berotzen nauzu, eta badakizu.
Sua, sua, sua, sua guk, txinparta eta sugarra sor dezagun.

Urtu egiten naiz zure sura gerturatzean,
zein zaren jakin gabe begiraden artean,
aurkituko zaitut negua datorrenean,
haize hotzen kilimez epeltzen zarenean,
kantuaz nire ahotsa entzutean
igo taula gainera agudo musukatzera,
zure suaz erreko nauzu bat-batean,
epeldu nazazu eta joan gaitezen batera.

Sua, sua, sua, sua zuk berotzen nauzu, eta badakizu.
Sua, sua, sua, sua guk, txinparta eta sugarra sor dezagun.