2014.05.23
Eñaut Elorrieta

Eñaut Elorrieta

  • 1975
  • Gernika (Bizkaia)
  • Popa

Atzera

Geografia

Atzera

Deserriko kontradanzta

Atzera

Desio bat dut

Atzera

Paperezko Kontzertuak

Atzera

Haika mutil (Marielle Labequerekin, Jazz in Marciac jaialdian)

Atzera

As noites da Radio Lisboa

Atzera

So long Marianne (Baserriko Uzta)

Atzera

Hariak

"Irteera argiak" diskoko "Hariak" kantuaren bideoklipa.

Zuzendaria: Lander Garro

Non dago nire herria?

Non dago nire herria?
Erreka bazterrean ala gauaren ertzean?
Aipatu ezin den iragan batean
ala zoririk onenean?
Memoriaren desolazioan?
Orain hutsik dauden kalabozoetan
ala mamuen bizitoki diren ziegetan?
Esku ireki inozenteetan
ala damuaren besondoetan?
Nigan al daramat benetan?

Ametsetan al dago nire zain?
Zein ametsetan?
Zein lainoren azpian?
Eta zenbat gorpuren gainean?

Non dago nire herria?
Nigan al daramat benetan?
Gorra ote naiz
haren zurrumurru zaharra ez aditzeko?
Itsua haren egunsentiak ez ikusteko?
Eta non da? Zer ahanzturatan geroratua?
Non dago nire herria?
Zein destino edo haluzinaziotan?
Zein itsasargiren dardarizoetan?

Telefonoaren fronteran?
Mesfidantzaren banderan?
Kontrarioen kimeran?

Bitan zatitua?
Hirutan?
Isildua?
Bere baitara bildua?

Non dago nire herria?
Esperantzaren tentsio ia itogarrian?
Neguan?
Umeen zokomira larrian?
Hiltzera itzultzen direnetan?
Amnistiaren krabelin gorrian?
Gulliverren zorretan?
Izuaren lorratzetan?
Jada ez daudenen hatsetan?

Non dago nire herria?
Nigan dagoela? Hori da?
Nirekin joan eta etorri da.
Nirekin batera iritsiko da
nire herrira.