2019.07.02
Eraul

Eraul

  • 1991
  • Donostia
  • Folka, Popa

Atzera

Maja Lindblom (B Aldea saioan)

Egilea: Julen Idigoras

Atzera

Katarsia (Kafe Antzokia, 2018/03/01)

Ura

Lehen aldian koaderno zuriak neramatzan 
soilik soinean, esku hutsik, Paris esperimentutzat 
ta, bigarrenean, liburu mordoa bizkarrean 
apostu itsu bat amets gisa, ikasgelak erreinutzat 

Ibaian behera noa 
ta ez da urik entzuten 

Behin ta berriz nabil ohe batetik bestera 
ta udaberriak urteak baino bizkorrago doaz 
zuhaitz ustel bat fruitu, lore ta hazi gara 
sustrai ta adar goibel askoren ametsa 

Ibaian behera noa 
ta ez da urik entzuten