Betikotasun totemikoa,
hilezkortasunaren prezioa.
Espero duten bufoia,
mozorroak azala ordezkatuta
hau da zure kaiola.
Txalo ta liken yonkia,
arrakasta ala ospia?
Mitoa eta parodia
bereizten dituen lerro finean
orekaria.
Helburua ala ondorioa,
bidezidorra hartuta bahoa.
Igogailua izorratua da,
behin zeruan zena noizbait jeitsi behar da
ene laguna.
Ezina ekinez egina,
guruen sermoi nekagarria.
Alternatiba elitia,
"beti ez da lortzen" ahaztu zitzaien
esatia.
Eta orain zure tronua
Bihurtu da aulki elektrikua.
Hau al da paradisua?
Amestutako erreinua?
Ari naiz saiatzen nahi dudana izaten.
Arrakasta errekasta,
aurreiritziei su emanda,
alboan bazaude
ez zait importa.
Ari naiz saiatzen ahal dudana izaten.
Arrakasta errekasta,
aurreiritziei su emanda,
alboan bazaude ez zait importa.
Ari naiz saiatzen lurretik altxatzen.
Arrakasta errekasta,
aurreiritziei su emanda,
alboan bazaude ez zait importa.