2018.02.07
Guda Dantza

Guda Dantza

Atzera

Aro berria

Atzera

Labarraren ertzean (teaserra)

Atzera

Gogoan

Atzera

Garun antzuen festa

Atzera

Gezurren balak

Atzera

Azken eztanda (orkestrarekin)

Zuz: Iker Maguregi

Atzera

Pizten doa

Atzera

Nekaturik

Zuzendaritza eta muntaia: Iker Maguregi

Atzera

Zazpi bala (Portugalete, 2022.09.24)

Atzera

Zazpi bala

Atzera

Nora noa (Gaztea Behekaldea)

Atzera

Zenbat aldatu den dena

Bideo zuzendaria: Guille Rivas

Blade Runner

Tekno-menpekotasunaren sarean 
harrapaturiko mundu baten esklabutza, 
Orwell-en amesgaiztorik ilunena, 
egi bilakaturiko distopia. 

Ideien hileta, streaming bitartez 
emititua izango da eta 
gure askatasuna click baten bidez 
eskuratu zuen deabruak. 

Gizatasuna zendu da 
hormigoizko zurrunbiloan, 
tartean elektrizitateak 
iraultza geldiarazi du, 
adimena deuseztatuz; 
mendetasun gordina atzamarraz ferekatuz. 

Nortasuna galduta, 
kopien kopia 
baino ez gara, 
erreplikanteen artean 
hezitako automatak. 
Inboluzio sasoia, 
aurrerabide atzerakoia, 
belaunaldi setiatua; 
giltzaperatua. 

Arrapaladan eta ziztu bizian 
piztutako suziriak, 
eragin du gure garunetan 
sortu den krisia, 
herriarentzat anestesia; 
pentsamendua saldu zuen 
eskaintza berezian. 

Aske izan gaitezke 
haien urrezko kaiolan, 
kable bidez kateatuta; 
eta bitartean ezer ez 
bazaigu axola; 
gureak egin du jada.