2018.02.07
Guda Dantza

Guda Dantza

  • 2012
  • Uribe Kosta (Bizkaia)
  • Rocka, Reggaea, Ska

Atzera

Aro berria

Atzera

Labarraren ertzean (teaserra)

Atzera

Gogoan

Atzera

Garun antzuen festa

Atzera

Gezurren balak

Atzera

Azken eztanda (orkestrarekin)

Zuz: Iker Maguregi

Kondairak

Nork zarratu zuen, asmo makurrez, 
beldurraren zerraila? 
Nork sortu zituen odol ta gezurrez 
idatzitako kondairak? 

Mozalak jarri zituzten, negarrak desitxuratzen; 
egia ta morala, jabegotzat izanda. 

Urrezko zekorraren begirada ankerra 
itzalpean da, zuri begira, boterearen zerbitzura. 

Menderik mende, ta urtez urte, 
historiaren ildoa oztopatzen, 
aurrerabidea bekatua bilakatzen. 
Menderik mende, ta urtez urte, 
beharrizan faltsuak ezartzen, 
baldintzen artean, gizakia gatibatzen. 

Itzalen arteko amesgaiztoa, 
gizadiaren aingura zahartua, 
mundua doluz janzten duen 
pairamen onartua besterik ez. 

Nahi gabe ta nahita ere, 
sinesgaiztasunari ateak 
itxi genizkion otso zitala 
bertan genuela.