2014.05.26
Joseba Gotzon

Joseba Gotzon

  • 1952
  • Portugalete (Bizkaia)
  • Pop-rocka
  • Webgunea

Atzera

Nortasuna: selekzio baten historia
play_buttonadd_button
 

Nortasuna: selekzio baten historia

1999 - Keinu


  • Zuri, gorri ta berde(Hitzak: Andoni Egaña, Joseba Gotzon-Musika: Joseba Gotzon)
    facebook iconfacebook icon
  • Zergatik izana ito(Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Joseba Gotzon)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Europako jira(Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Joseba Gotzon)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Polonian(Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Joseba Gotzon)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Burdinezko gerrikoa(Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Joseba Gotzon)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Georgian(Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Joseba Gotzon)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Nortasuna(Hitzak eta musika: Joseba Gotzon)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ilusioa(Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Joseba Gotzon)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bihotza ezin da erosi(Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Joseba Gotzon)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ameriketara(Hitzak: Andoni Egaña, Joseba Gotzon-Musika: Joseba Gotzon)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • FIFAren indarra(Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Joseba Gotzon)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Desagerpena(Hitzak: Andoni Egaña-Musika: Joseba Gotzon)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gure amets urratua(HitzaK Andoni Egaña-Musika: Joseba Gotzon)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Zuri, gorri ta berde 2(Hitzak eta musika: Joseba Gotzon)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Bilduma: Euskal selekzioaren aldeko diskoa


Iraupena: 52' 40"


Argi kodea: K-603


Azala: Inmaculada Gonzalez Arkaute


PARTAIDEAK

  • Niko Etxart, ahotsa
  • Gontzal Mendibil, ahotsa
  • Joseba Gotzon, ahotsa, gitarra klasikoa, gitarra akustikoa
  • Margarita Lorenzo Reizabal, pianoa
  • Erwin Grafe, biolontxeloa
  • Lorea Rada, biola
  • Beñat Aresti, biolina
  • Pilar Martinez, biolina
  • Patxi Goikoetxea, perkusioa

GRABAZIOA

Sestaoko musika eskola (Bizkaia), 1999ko irailaren 22a eta 24a


MOLDAKETAK

Margarita Lorenzo Reizabal


Laguntzaileak:

  • Iñaki Perurena, Jose Angel Iribar, Julio Salinas, Laurentzi Gana, Josu Urrutia, Nagore Gabellanes, Junkal Mendiguren, Barbara Barrie, Andres Molina, Jean Paul Olmos, Aitor Zabaleta, koruak

Musika zuzendaritza: Margarita Lorenzo Reizabal
Ekoizlea: Joseba Gotzon


GENEROA

Hamar urte zituela hasi zen Joseba Gotzon (Portugalete, Bizkaia, 1962) musikan, herriko musika bandan. Interpretazioaren aldetik baino gehiago, sorkuntzaren aldetik interesatzen zaio musika Joseba Gotzoni, eta, hala, berak idatzitako letrekin eta musikarekin osatu zuen lehen lana, 1985ean: Inpotentzia (Hilargi Records). Mario Galindez (bateria eta ahotsa), Luis Regulez (baxua), Fran Rubio (teklatuak), Felix Santiago (ahotsa), Elisa Ruiz Manterola (ahotsa) eta Manuel Diego de Somonte (gitarra) izan zituen lagun. Ordurako Gau hotza izeneko singlea grabatua zuen (Hilargi), Akelarre taldeko Pako Diaz eta J. Markos Juaristirekin.

308

Joseba Gotzon. (Marisol Ramirez)

Bere ibilbidean bi etapa bereizten ditu artistak berak: bata, 1984tik 1995era artekoa, eta bestea, 1995etik gaur egunera artekoa. Lehen etapan “modaren eraginpean” zegoela zioen, pop komertzialetik gertu, irrati formulei begira. Etapa horretakoak dira, besteak beste, Botere zalantzakoak (Hilargi, 1987), Kalapo (Hilargi, 1991) -Kalapo taldea sortu zuen 1990ean- eta haren diskorik komertzialena, Made in Ris (Elkar, 1994). Disko horietako hitzak eta musikak Joseba Gotzonek egin zituen, Kalapo diskoko zenbait izan ezik: Marisa Gutierrez Cabriadaren kantu bat, Mercedes Estibaliz eta Iñaki Ojeda Martin de Butronek idatziriko beste bat eta Joseba Sarrionandiarena.

Gaztelaniazko Fuego y brasas dantza garaikideko ikuskizunarekin etorri zen haren ibilbidean aldaketa. Musika klasikoari heldu zion. Txeloa, biolina, biola, klarinetea eta beste erabiltzen hasi zen, eta estetika horrekin gusturago sentitzen zela konturatu zen.

1999. urtean gaztelaniazko Noegga, historias y leyendas (Nojako Udala), eta Nortasuna: selekzio baten historia diskoa etorri ziren (Keinu). eta Gontzal MendibilNiko Etxartekin egin zuen Nortasuna. Andoni Egaña bertsolariak idatzi zituen diskoko letrak, Joseba Gotzonek idatzitako Euskadiko Futbol Selekzioaren Historia liburuan oinarriturik, eta Iñaki Perurenak, Jose Angel Iribarrek, Josu Urrutiak eta Aitor Zabaletak parte hartu zuten grabazioan, besteak beste. Handik aurrera, hainbat bira egin zituen nazioartean; Georgian (2000n), Argentinan (2001ean) eta Venezuelan (2002an), esate baterako.

El cantante Joseba Gotzon ha presentado su nuevo disco, titulado "Gris"

‘Gris’ diskoaren aurkezpenean. (Monika del Valle / Argazki Press)

Eta itzultzean, 2003an, “heldutasunaren diskoa” grabatu zuen: Fotopoemak (Marrodan Olerki Elkartea), Portugaleteko Mario Angel Marrodan poetaren omenez. 11 poema euskaratu eta musikatu zituen, askotariko estiloetan, besteak beste jazza, boleroak eta swinga doinu klasikoagoekin tartekatuz. Blas Fernandez (bateria), Carlos Gracia Tato (kontrabaxua), Jose Luis Canal (pianoa) eta Luis Alberto Requejo (klarinetea) izan zituen lagun.

Autoprodukziora jo zuen 2006. urtean, Gris argitaratzeko. Berriro ere harenak dira diskoko letra ia denak, Mercedes Estibalizek eta Iñaki Ojeda Martin de Butronek idatzitakoa eta Jordi Baigetek egina salbu. Diskoarekin Argentinara eta Brasilera joan zen kantaria.

Padelitis pop-rock diskoa argitaratu zuen ondoren (Hilargi Records, 2007). Gaztelaniaz abestuta dago eta padel kirola da kantu guztiak lotzen dituen haria. Gotzonen azken lana Lau hormen artean da (Autoekoizpena, 2011), pop-rock estiloan eta Argentinako musikarien kolaborazioekin egina.

Testua: Ainara Gorostitzu