Julen Azkona

Julen Azkona

  • 1993
  • Iruñea
  • Kantautorea

Babalore

Berandu iritsi naiz,
denak jada joan dira.
Musika itzali da,
non dago argien distira.

Izarrek esan didate,
gaur gabean zela festa.
Bakardadean hartuko dut,
azkenengo zerbeza.

Babalore sentitzea,
babalore sentitzea,
eta hala ere,
zeure buruaz gozatzea.

Kaleko epeltasuna,
haizerik gabeko kezka.
Azkenaldi honetan nabil
energiaz gainezka.

Zure barnean zaudela
iraganari begira
azkenean lortu duzu
amestutako atsedena.

Babalore sentitzea,
babalore sentitzea,
eta hala ere,
zeure buruaz gozatzea.