Julen Azkona

Julen Azkona

  • 1993
  • Iruñea
  • Kantautorea

Entzun gara

Tximeletak mara-mara,
izoztu zait bihotza.
Kopa hautsien soinua,
egunsenti susmatua.

Argiak gurutzatu du,
Barnean dudan zuhaitza.
Sutara bota nazazu
kean bainaiz zoriontsu.

Entzun gara, musika berri bati, zor diogun dantza.
Soinean duzu, denborari ostutako, emango denaren azken hitza.

Orain jendetzak narama,
Ezintasunean itota.
Hegan doazen baleak,
Zirrara guztien gainbehera.