2022.01.13
Jupiter Jon

Jupiter Jon

  • 2011
  • Post-punka

Atzera

Gansterrak operara doaz (Kafe Antzokia, 2016/10/01)

Festa komunista Genzano di Roman

Lotuta zeuden, heuren aldiari 
Ez zituen damutzen, ez mintzen iraganak 
Ekin eta ekinez ez etsi, emango zaigun garaipena 

Dena ez baita ezer zu gabe 

Mundu
berri honetan
denboraz kanpo
gabiltza 

Den guztia 
galdu 
edo irabazi arte!

Kantu maiteminduan, gau honetan 
Dantzatu egin zenuten, gerritik helduta 
Ekin eta ekinez ez etsi, emango zaigun garaipena 

Zertarako zu gabe 

Mundu
berri honetan
lehen baino
galduago

Den guztia 
galdu 
edo irabazi arte!

Ohhhhh, muxuka eta mailuka
komunismoa bezain zaharra 
Ohhhhh ohhhh ohh, gure maitasuna 
hauxe gure hondamendia 
Oh, hauxe gure handitasuna