2018.06.13
Kau Kori Kura

Kau Kori Kura

  • 1972
  • Ordizia (Gipuzkoa)
  • Popa

Atzera

Txalapartariak

Atzera

Bapañue

Atzera

Pollo-e

Atzera

Kaka erregularki egitea ona da

Atzera

Kraken jana

Atzera

Gora hidalkoak

Atzera

Ximaurre!

Atzera

Mozorro gaua

Atzera

Arritxu Gelatxo

Atzera

Gora eurobision!

Atzera

Sor Benita

Atzera

Ogixa

Atzera

Eroskin tripaloski

Bertako idazle baten letrak

Ez dek ondo idazten, motel 
den-dena ulertzen zaik, 
hori edozeinek egingo likek, 
edozer idatzi, eta edozer modutan, 
bi peztako hitz jokoak edo anekdotak, 
grazirik ez duen surrealismoa, 
ez die serio hartuko, horrela ez hoa inora, 
hik behar dekena, hau dek behar dekena, 
bertako idazle baten letrak, 
hi google-era joan, ta jarri euskal poetak, 
asko zerek eta oso finak, 
hik bilatu hitzek ez direnak arinak, 
anabasa, deserria eta horrelako hitzak, 
sekula ez telebista edo pizza, 
enkarguz ere egiten omen dizkie hire doinuaren gainean, 
gaur bialduta bihar bertan gauean, 
edukiko dek zerbait hermetikoa, 
sakona, iluna eta poetikoa, 
aho zabalik utziko dituk entzule eta kritikoak 
izkiriatu, karrika eta holako hitzak, 
sekula ez alkandora edo fitxa, 
ez daukak ezer galtzeko, hurrengo diskan egintzak proba, 
bertako idazle baten letrak, 
bertako idazle baten letrak