2017.02.21
Keike

Keike

  • 2002 - 2007
  • Ondarroa (Bizkaia)
  • Rocka

Beldurraren hormona

Gorputzean dantzan ari diren hormonak
gustoko ditut
Beldurraren muxuak
ematen didan adrenalina.
Maiteminduen endorfina eroak dira arriskutsuenak,
Beraien saretan preso geratzeaz adi ibili behar.

Izutzen nauten ideiak zeru-buruan pilatuz
adrenalinaren iturburutik edaten ikasi dut
Beldurra kontrolpean indar bihurtuz
neure muga berberak gainditu nahi ditut

Neure mugak gainditu nahi ditut!
Beldurra indar bide bihurtu!