Kinkila

Kinkila

  • 2022
  • Rock&rolla

Betirako

Irriak aldatu nituen gogo ustelez,
nere pupiletatik edaten,
barrutik hustu ninduzun.

Merezita, bizitzatik, konortea galduz,
miazkatuz bizitzatik,
barrenak hustu genitun.

Nik ere izan nahi nuke,
egi biluzi bat, ni ere izan nahi nuke, betirako.

Ikara luze batean,
galdu ninduten,
askatu ninduten.
ikara luze batean...

Nik ere izan nahi nuke,
egi biluzi bat,
nik ere izan nahi nuke betirako.