Zuzendaritza: Larraitz Zuazo
Aktorea: Jone Laspiur
Ekoizpena: Begira
Irudia: Berde Produkzioak
Bideoa: Joseba Salbide
Grabaketa eta nahasketa: Ander Barriuso (Elektrika Grabaketak)
Masterra: Oihan Lizaso (2Noisy estudioa)
Iritsi da eguna!
Bihotza ahotik irten zait bat batean,
Ezagutu dudanean.
Bizitzak gatzik ez du
Ezin bazara maitemindu.
Tren bakarra ta ezin galdu.
Iritsi da eguna!
Ogia erostera joan naiz txandalean,
Makarrak kendu artean.
Nor ta bera topatu,
Eta geratu naiz mutu.
Ideiak zaizkit guztiz urtu.
NON DA MANUALA, IKASTEKO RITUALA?
AURKITUKO AL DET
IPUINETAKO PRINTZE IDEALA?
EZ NADIN GERA NESKA ZAHARRA!
Iritsi da eguna!
Parrandan atera gera eta txoznetan
Gertu goizeko bostetan.
Txapa galanta ematea,
Hau da alkoholan kaltea.
Izutu ote dut nire maitea?
Iritsi da eguna!
Gerritik estu helduko det eta goxo esan
Nirekin lo egin dezan.
Tabernetan bilatu
Baina etzaitut topatu.
Radarrak ez dit funtzionatu.
Iritsi da eguna!
Dutxatu, orraztu, jantzi, prestatu eta
kondoiak.
Ase ditzadan gaur nahiak.
Aizu ze plan duzu gero?
Gaur etzazu ezer espero.
Berriz etxera bero-bero.
Iritsi da eguna!
Eskuratu dut nire altxorra azkenean!
Gaua izara artean.
Kontzentratu ezinik,
Ezin kendu gainetik.
Hanka puntetan noa etxetik.
Iritsi da eguna!
Telefonoak jo du eta, hara!
Nirekin oroitu zara.
Lehen nuenak amestu
Orain lekurik eztu,
Beste batekin naiz tontotu.