Lau hormen isiltasun ozenenak hustu du zure arima
Ispiluaren beste aldean nago haserre zuri begira
Orwell-en 84eko beldur sakonenen misila
Laberintoan sartu ta galdu, usteldu irteeraren bila
Hey, Hey! Askatasuna biziz
Hey, hey! Haitzulo barrutik
Hey, hey! Behin betiko hautsi
Hey, hey! Konforta eskeintzen dizuten kateak.
Haizak, entzun gazte,
Paranoia sozial hau onartzen badek,
Hire burua auto-lobotomizatu ta amorrutan urtu zaite.
Plastikozko topaketetan, zentzu komunaren bahiketan,
Gure emozioak ere patologizatzen ari garen egunetan.
Ez zazu nondik zatozen ahaztu,
Saiatu erori ta berriro altxatu,
Hire mendeku pertsonala hautatu,
Ta gugana batu zaite.
Zu zeu izan, anti-sozial.