2021.06.25
MKT

MKT

  • 2009 - 2019
  • Zarautz (Gipuzkoa)
  • Post-hardcorea

Zuen erruz

Denbora gehiegi pasa da, berandutu egin zaigu
amaitu zaizue jokoa, egoerak leher egin du.
Gezur bidez lortutako botereari
bukatu zaio denbora, bere denbora.
Gure diruarekin erosi duzuen indarra
galtzera zoazte,betirako.
Herria nazkatuta dago erantzule izateaz
beti galtzeaz, kaka jasotzeaz.
Erantzuna iristear da, herriak bat egin du.
Helburu bakar batekin, behar batekin.
Iraultza bakarra egongon da, guztia garbitzeko.
Urteetako zikinkeria jaso eta berriz hasteko.
Piztu duzuen gorroto guztia ikusiko duzue,
nabarituko duzue, sufritu beharko duzue.
Orain arteko ekintza guztiak, akats guztiak,
ordainduko dituzue.

Puskatu duzuen amets bakoitza
Bota diguzuen zeru bakoitza
Banatu duzuen kolpe bakoitza
Ordainduko duzue.

Ezkutatua igarotako une guztiak
Baztertuta egondako segundu bakoitza
Familiakok egin duten kilometro bakoitza
Ordainduko duzue

Zuen erruz isuri den malko bakoitza ordainduko duzue.