2019.10.15
Murgi

Murgi

  • 1982
  • Donibane Lohitzune (Lapurdi)
  • Folka, Popa, Rocka

Atzera

Denborajale

Goxo-goxo eroso

Maite dudan emea 
ez da enea. 
Egindako semea 
ez da nerea. 
Bizi naizen etxean 
bankuarena. 
Ta dudan ametsa 
ez berehala. 

Eroso eroso, zein goxo-goxo 
ttotto-lolo 
bihurtzen pottolo. 

Bizimolde errexa 
ez da neretzat. 
Larruzko kanapea 
oino dendarena. 
Jasandako legea 
ez da nerea. 
Gaztetasun epea 
dago gibelean! 

Abere salbaia 
da zoriona. 
Zinez mantsogaitza 
ez baita gizona. 
Gehiegi miretsi 
ez aski merezi. 
Nahi duzu irentsi 
ezin duzu hezi.