2019.10.15
Murgi

Murgi

  • 1982
  • Donibane Lohitzune (Lapurdi)
  • Folka, Popa, Rocka

Atzera

Denborajale

Ene anaia galdua

Gauetan beti heldu haiz 
Ene anaia galdua. 
Malkoek sekretuak 
Ez dituzte salatzen maiz. 

Zuek bertzea baztertu 
Edo bera atzerritu 
Ta nik bazterrak aztertu... 
Aztarnak...nun?...desagertu! 

Zendu bizi baino lehen 
Barneko bero denetan 
Heriotzezko hotzean 
“Amen, zu hor ta ni hemen... „ 

Oroitzapena mingotza 
Zelula bertan egona 
Kontzientzian nindoan 
Amnesiaren hobian 
Beldur sentimen askotan 
Egun atsemaitekotan 
Azkenean orain noa… 
Arin, lasai ta sanoa…