2019.10.15
Murgi

Murgi

  • 1982
  • Donibane Lohitzune (Lapurdi)
  • Folka, Popa, Rocka

Atzera

Denborajale

Zazpi bertso unibertso

Oihan beltzean barna 
Orbela artean 
Marrazten da aztarna 
Urrats bakoitxean 

Hiriaren diztira 
Pizten da gauean 
Arkaitzetatik begira 
Deitzen nauenean 

Ote eta iratze 
Gibelean utziz 
Harrizko borda pentze 
Gorosti ta urritz 

Hiriaren diztira 
Nahi zuen ezagutu 
Argiari begira 
Mendia da mutu 

Maldan behera doa 
Erreka uharka 
Arkaitzari saltoa 
Eginaz marmarka 

Uretan igerika 
Delarik murgildu 
Mendiaren kitzika 
Jestu horrek hil du 

Bertzaldera heltzean 
Lur berria lortu 
Mendia da atzean 
Hiria da nortu