2015.02.06
Mursego

Mursego

  • 1977
  • Eibar (Gipuzkoa)
  • Folka, Popa

Atzera

Paperezko Kontzertuak

Atzera

Cumbia villera de la ciudad armera

Atzera

'Berrirakurtzen' saioa

Atzera

Putzuzulo Gaztetxean

Atzera

Zuzenean Putzuzulon

Atzera

Iraulkatxi

Atzera

Habibi maitea. Tala al Badru Alayna (Urretxu, 2017/06/18)

Egilea: Gotzon Aranburu

Atzera

Cumbia villera de la ciudad armera (+ Amorante, 2018/03/09)

Egilea: Hormigon Estudio

Maneki neko katua

Japonieraz baneki 
ez nintzateke maniki 
Tokio tokitan dago eta, 
neska-mutil, jeiki! 

Maneki-neko katua 
dago beso-altxatua: 
hator-hatorka ibili dabil 
esku askatua. 

Maneki neko bihurri 
gure ondora etorri 
kenduko dizkigu elkarri 
bizpahiru zorri 

Maneki-neko: nekatu 
besoa gorantz altzatu 
zugaz geratzea nahi baduzu 
begi bat bizkatu 

Ongi etorri zozoa 
hizkuntza bat bakarrean... 
Askoz beroagoa ez al da 
dozena batean? 

Frantsesak dio “bienvenue!”, 
inglesez moldatzen naiz ni 
“welcome!” esanda laztantxo egin 
katu kuttun honi. 

Maneki neko bihurri 
gure ondora etorri 
kenduko dizkigu elkarri 
bizpahiru zorri 

Maneki-neko: nekatu 
Besoa gorantz altzatu 
Zugaz geratzea nahi baduzu 
begi bat bizkatu 

Do, re, mi, fa, sol, la, si, do: 
“¡bienvenida, bienvenido!” 
euskaraz “kabia” esaten da, 
gazteleraz, “nido”. 


Khush amded, powitanie 
Huanying, tarhib, misthoavile… 
Ongi etorria emateko 
daude mila bide. 

Pa pa para parapapa (bis) 

Silaba berriak hartu, 
armairuetan ez sartu: 
silabak txilaba bihurtuta 
gustura dantzatu. 

Katu bat noiztik kabian? 
Txoriak noiztik saskian? 
Ongi moldatu daitezke biak 
kartetan, agian. 

Maneki neko bihurri 
gure ondora etorri 
kenduko dizkigu elkarri 
bizpahiru zorri 

Maneki-neko: nekatu 
besoa gorantz altzatu. 
zugaz geratzea nahi baduzu 
begi bat keinatu 

Katuak badio “hator!”, 
zuk hari segitu jator: 
tximistetatik libratu eta 
babesa duzu hor. 

Zorte ona biderkatu, 
azti gaiztoak uxatu: 
izurriteak utikan eta 
trumoiak izutu. 

Maneki neko bihurri 
gure ondora etorri 
kenduko dizkigu elkarri 
bizpahiru zorri 

Maneki-neko: nekatu 
Besoa gorantz altzatu. 
Zugaz geratzea nahi baduzu 
begi bat keinatu 

Pa pa para parapapa (bis)