2014.05.26
Naikari

Naikari

  • 1969 - 1976
  • Popa
Naikari
 
Naikari
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Xabier Zamudio, ahotsa, gitarra
  • Faustino Arrieta, pianoa, organoa
  • Juan Jose Artetxe, flauta, saxofoia
  • Angel Urketa, flauta, bateria

 
Orquesta Naikari

PARTAIDEAK

  • Xabier Zamudio, ahotsa, gitarra
  • Faustino Arrieta, pianoa, organoa
  • Angel Urkieta, tronpeta, bateria
  • Juan Jose Artetxe, flauta, saxofoia

 
Naikari
play_buttonadd_button

Begi eder horrekin

Naikari

Orquesta Naikari

Hurrezko sasoia

Orquesta Naikari

Naikari

Dañok lagun

Naikari

Naikari

Gizona jaiki

Naikari

Naikari

Arrantzale zaharraren balada

Naikari

Lehen kontzertua Gernikako Jai Alai frontoian eman zuten, 1968ko Aberri Egunean. Aretoa gainezka zegoen eta emanaldia arrakastatsua gertatu zen. Handik aurrera, berbenak alaitzeko, miss lehiaketetan abesteko eta Busturialdeko beste hainbat jaialditan parte hartzeko deitu zieten.

1976a bitartean hiru single grabatu zituen Naikarik, hirurak Madrilen, eta Bilboko Cinsa diskoetxeak argitaratu zituen. Faustino Arrietak sortzen zituen doinuak, eta hitzak, berriz, Bittor Egurrola, Xabier Gereño eta beste batzuenak ziren. Grabazioetan, Rafael Ferro (Massiel, Julio Iglesias…) arduratzen zen kantuen moldaketak egiteaz. “Danok lagun” kantuak arrakasta handia lortu zuen 1972an. Urtean 120 emanaldi ere eskaini zituen taldeak; Euskal Herrian ez ezik, Venezuelan ere abestu zuen, eta Kanadan urtebetez lan egiteko eskaintza jaso zuen. Haatik, “ez genuen ezer erabaki eta gure ordezkari artistikoak etxera bidali gintuen. Gazteak ginen, bizimodu eroa genuen eta ez genuen etorkizunean pentsatzen”, dio Zamudiok (1). Espainiako zenbait kantariren zuzeneko talde gisa ere aritu zen Bermeoko Psicodelic dantzalekuan (Salome, Massiel, Betty Missiego…).

Zentsurarekin topo egin zuen Naikarik ere. “Herria” -taldearen kanturik ezagunenetako bat- grabatzea debekatu egin zieten, eta emanaldietan abesteko ere arazoak izaten zituzten. Markinan, esaterako, Guardia Zibila agertu zen eta agertokitik jaistera behartu zituen.

2008ko otsailaren 9an omenaldia egin zioten taldeari, Gernikako Lizeo antzokian. Naikari taldeaz gain, Bittor Egurrola eta Jon Enbeita izan ziren han, besteak beste.

Zamudio Los 5 Bilbainos taldean aritu zen 20 urtez, eta 2006an Irrintzi taldea sortu zuen. 2008an Bilbainada Lehiaketa irabazi zuen, “Berton Bilbo” kantuarekin.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) El Correo, 2008ko martxoaren 16a
Naikari

ABESTIAK:

Gizona jaiki

Arrantzale zaharraren balada

Naikari
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Begi eder horrekin

Dañok lagun

Orquesta Naikari

ABESTIAK:

Promes bat

Esaiozu

Hurrezko sasoia