2018.03.29
Paco

Paco

  • 1980
  • Irulegi (Behe Nafarroa)
  • Folka

Oihartzuna

Barka nazazu ama 
Ez naiz besteak bezala 
Galdu dut itxaropena 
Gau hontan goiko bortura noa 

Bota orrua 
Erantzun baten beha nagola 
Entzun dut oihartzuna 
Ene oihu ta hitzen miraila 

Pago zaharraren pean 
Hasi naiz pentsaketan 
Zeruari galdetzen 
Noizbait zeinek libratuko nauen 

Bota galdera 
Erantzun baten beha nagola 
Entzun dut oihartzuna 
Ene oihu ta hitzen miraila 

Bota orrua 
Erantzun baten beha nagola 
Entzun dut oihartzuna 
Ene oihu ta hitzen miraila 

Laino pean korrika 
Iratze artean saltoka 
Lausotzen zait arima 
Ahotsa ezin kausituz noa 

Oh oihartzuna 
Zure eraginpean nauzu ta 
Ene lagun bakarra 
Sala zaidazu zure aurpegia 

Pagoaren aurrean 
Erortzen naiz hutsean 
Bota azken oihua 
Aditzen dut berriro ahotsa 

Oh oihartzuna 
Zergatik orain agertzen zara 
Ene lagun bakarra 
Erorrarazi nauzu zulora 

Oh oihartzuna 
Eragotzi nau maldatik bera 
Barka nazazu ama 
Ez naiz izan besteak bezala