2018.11.12
Paxkal Irigoien

Paxkal Irigoien

  • 1988
  • Ainhize-Monjolose (Nafarroa Beherea)
  • Post-rocka, Rocka

Hastapena (herra)

Gogo ta nahiak, kontsumoaren frenesian, izaerekin batera hondatzen zauzkigu. Beldurra ta indiferentzia gelditzen dira, uhain-uholde suntsitzaile, naufragio anbulanteen eraikitzaile.

Uniformizazio huntan galduak, gure itxur ta izaerak merkatuaren arabera adaptatzen ditugu. Kontsumoak manatzen duen estetika baten esklabu.

Gure izaerak ukatzen, girenaz babesten, gehiago ukan nahian, dugun onena galdu dugu.

Ez da analisi nostalgiko bat, ez eta lekzio edo/ta morala bat.. ene herra hitzez arrazoibidetzeko saiakera bat baizik.