2018.11.12
Paxkal Irigoien

Paxkal Irigoien

  • 1988
  • Ainhize-Monjolose (Nafarroa Beherea)
  • Post-rocka, Rocka

Irudia (estetika)

Publizitateetako kantuak, milaka eurotan erosten dira, kontsumorako pentsatu formatuak, multinazionalek manatuak, edozein publiko unkitzeko gai, produkto bakotxak mezu bat darama, ta mezu bakotxak produkto bat, harekin salgai

Musika taldeen mezuak, dohainik deskargatzen dira, uniformitatearen sarean kokatuak, youtuben laikatuak, ideologiaren poeta galduak, mainstream estetikaren esklabuak, iraultza guziak hemen ditugu, mundu merkatuan salgai

Irudiak ekintza, orain ordezkatzen dauku,
Itxuraren munduan, denak gira kontsumo produkto, Publizitateetako irriak bezain pozointsu,
Gure idei ederrenak promozionatzen ditugu,

Supermerkatuan, bankuen oholtzetan, sare sozialetan