2016.03.31
Topeka

Topeka

  • Astigarraga (Gipuzkoa)

Atzera

Beti bide zailenetik
play_buttonadd_button
EROSI

Beti bide zailenetik

2011 - Gaztelupeko Hotsak


  • Ei neska(Hitzak: Goio Matarranz, Pablo Arozena, Jabi Corera-Musika: Goio Matarranz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Hey crow(Hitzak eta musika: Goio Matarranz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Pako astua(Hitzak: Goio Matarranz, Jabi Corera-Musika: Goio Matarranz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Egun batean(Hitzak eta musika: Goio Matarranz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Printzesatxoa(Hitzak eta musika: Goio Matarranz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Aldizka(Hitzak eta musika: Goio Matarranz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Kabilatik Cibaquera(Hitzak eta musika: Goio Matarranz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Artzaiak(Hitzak eta musika: Goio Matarranz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Nire zaldian(Hitzak eta musika: Goio Matarranz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bi bide(Hitzak eta musika: Goio Matarranz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Funky slade(Hitzak eta musika: Goio Matarranz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Habanako thrillerra(Hitzak eta musika: Goio Matarranz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 53' 09"


Argi kodea: GH-199-Topeka


PARTAIDEAK

  • Goio Matarranz, ahotsa, gitarrak, dobroa
  • Pablo Arozena, baxua, koruak
  • Fermin Etxeberria, bateria
  • Maria Lobero, biolina, koruak
  • Joxemi Errondosoro, harmonika, koruak
  • Juankar Sasso, banjoa, cavanquinhoa

GRABAZIOA

Musikorta estudioa (Amoroto, Bizkaia)


SOINU TEKNIKARIA

Xabi Nabarro


LAGUNTZAILEAK

  • Joseba Tapia, soinu txikia
  • Arkaitz Miner, biolina ("Egun batean")
  • Iban Nikolai, didgeridooa
  • Xabi Nabarro, koruak

GENEROAK

Bluesa, Folk-rocka, Rocka

Goio Matarranz Topeka taldeko abeslaria eta gitarra jotzailea aspalditik zegoen liluratuta slide gitarraren soinuarekin: «Gitarra jotzeko teknika hori lantzen zuten musikariak entzuten nituen. Ry Cooder-eta… ». Eta haren barrurako pentsatzen zuen nola ote zen posible soinu hura lortzea. Hortaz, bera ere saiatu zen. «Gitarra jotzeko teknika horri buruz hitz egiten zuen liburu bat erosi nuen AEBetan, eta hasi nintzen, pixkanaka». Behin menperatuta, lilura hori eragiten zion soinua erabiltzea erabaki du Topekaren aurreneko diskorako. Bide zailenetik dauka izena; Gaztelupeko Hotsak disketxeak kaleratu du, eta horretan, slide gitarrararekin egindako doinuez gain, countrya, rocka, bluesa eta folka entzun daitezke, besteak beste. Lilura hartatik sortutako fusioa da Astigarragako (Gipuzkoa) taldearena.

Guztira 12 abesti, iazko uda eta udazkena bitartean Amorotoko (Bizkaia) Musikorta estudioan grabatutakoak. Hasiera batean, baina, maketa bat grabatzea zen haien asmoa. «Asteburu batean oinarriak grabatu genituen, eta teknikariak esan zigun bazegoela hor disko baterako gai», esan du Matarranzek. Hortaz, «nahasketa bat hartu», eta Gaztelupeko Hotsak-eko kideekin jarri zen harremanetan. Matarranzentzat diskoa bat ateratzea «luxu bat» da. «Tira: luxu bat, eta ekintza erromantiko bat ere bai. Izan ere, olatuaren kontra jolasean ibiltzea bezala da».

Topekaren musika ez da ohikoa parajeotan. Fusio bat da, baina batez ere mendebalde urruneko doinuak gogorarazten dituena. Halere, Matarranzek argitu du berak «denetarik» entzuten duela, «dena» gustatzen zaiola: «Ez daukat heroirik, baina dena gustatzen zait. Pat Metheny ere, adibidez, izugarri atsegin dut». Euskal Herrian egiten dena ere gogoko du. Haren ustez, «sekulako maila» dago hemen. Halere, ez da ausartu taldeen izenak ematera. «Okerrena da, ordea, askok ezin dutela aurrera egin, baliabide faltagatik».

Halere, gauza bat argitu nahi izan du: «Gauza bat da zer gustatzen zaidan, eta bestea zer egingo dudan». Horregatik ez zen harritu Printzesatxoa abestia «bossa baten modukoa» dela konturatzean. «Izan ere, riff polit bat ateratzen bada, aurrera. Badakit zuzenean abesti aspergarria izan daitekeela, baina niretzat oso polita da». Matarranzek horixe eskatzen dio, hain zuzen, musikari: «Riff polit bat ateratzea, horri melodia jartzea eta hitzak gehitzea… Hori kristoren gozamena da». Dena den, abestiak bukatutakoan, «gustura» egon arren, «pena» ere sentitzen du. Zuzenean gutxi jotzen dutelako ere, ezin pozik egon. «Azkeneko kontzertua Durangoko Azokan eman genuen». Gainera, ez da erraza izaten taldekideak elkartzea: «Gure adinean jada oso zaila da elkartzea… Baina tira, hilabete batzuk entseatzeko lokalik gabe egon ondoren, orain astero geratzen gara Martutenen». Azken hilabeteotan talde barruan aldaketak egon direla aitortu du.

Ari dira abesti gehiago egiten, eta Matarranzi iruditzen zaio hurrengo diskoa «gogorragoa, rockeroagoa» izango dela. «Ez dakit aurrera egiten ari garen, edo atzera, baina hori da ateratzen zaiguna». Ez dio helburuak gauzatzeko aukeratutako bideari erreparatzen, baina, diskoaren izenburuak bezala, Matarranzek ere gogoko ditu bide zailak. «Bai, mendira eta joaten garenean, hori esaten dit neska-lagunak [barrez]».

Funky slade izeneko abestian mintzo dira bide zailez, basurdeek aukeratutakoei buruz ——«basurdeei eginiko omenaldia da»—. Bestela, hitzetan, zaldiez, herriko pertsonaia batez, mendebaldera joandako artzain euskaldunen istorioez edo Habanako malekoian marihuana purua erretzen ari direnez mintzo dira, adibidez. Lasai asko. Taldearen izena aukeratzerakoan, aldiz, «jolas» egin dute hitzekin. «Batetik, hemengo ahari jokoetako topeka dago.Eta bestetik, bagenekin AEBetako Shawnee indioen hizkuntzan topekak esan nahi duela patatak lantzeko toki ona». Gainera, Kansas (AEB) estatuko hiriburua ere bada Topeka; slide gitarraren soinuarentzako leku aproposa, beraz.

Testua: Igor Susaeta (Berria, 2012ko apirilak 12)