2016.02.26
Xaximiku

Xaximiku

  • 1986 - 1998
  • Tolosa (Gipuzkoa)
  • Folka

Atzera

Musikaren indarrean gatoz
 

Musikaren indarrean gatoz

1989 - IZ


  • Musikaren indarrean gatoz(Hitzak: Kike Amonarriz-Musika: Jon Ander Larrañaga)
    facebook iconfacebook icon
  • Odei(Musika: Jon Ander Larrañaga)
    facebook iconfacebook icon
  • Amets kolore(Hitzak eta musika: German Ormazabal)
    facebook iconfacebook icon
  • Noizbait adiskideok(Hitzak: Kike Amonarriz-Musika: Jon Ander Larrañaga)
    facebook iconfacebook icon
  • Ardoa ttanttoka(Hitzak: Felix Aiestaran-Musika: Jon Ander Larrañaga)
    facebook iconfacebook icon
  • Gorpuak ere bahitzen dituzte(Hitzak: Felix Aiestaran-Musika: Jon Ander Larrañaga)
    facebook iconfacebook icon
  • Argia(Musika: Isidro Larrañaga)
    facebook iconfacebook icon
  • Urbegi(Musika: Jon Ander Larrañaga)
    facebook iconfacebook icon
  • Erronkariko arima(Hitzak: Kike Amonarriz-Musika: Jon Ander Larrañaga)
    facebook iconfacebook icon
  • Ezinaren indarrak(Hitzak eta musika: Jon Ander Larrañaga)
    facebook iconfacebook icon
  • Ez naiz konforme bizi(Hitzak: Anjel Mari Peñagarikano-Musika: Jon Ander Larrañaga)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: LP


Iraupena: 40' 21"


Argi kodea: IZ-311-K


GRABAZIOA

IZ estudioa


EKOIZLEA

Fernando Unsain


GENEROA

Folka

Xaximiku taldea Tolosa herriko koadrila gazte batek osatu zuten 1986. urte inguruan. “Xaximiku” hitza baserri giroetan erabiltzen da, ume bihurriari edota jaten ez duen umeari deitzen zaio horrela. “Egun batez elkarrekin hastea bururatu zitzaigun. Ondo moldatzen ginela ta, animatu egin ginen. Beti musikaren inguruan ibili gara, denok ditugu arlo horretako ikasketak. Akordeoiaren karrera osoa bukatuta daukagu lauek, batek gitarra azken kurtsoa egiten ari da, dultzaina jotzen duenak flauta ikasketak ere egin ditu”. Beraien lehen kontzertua etxean bertan eman zuten, Tolosan, AEK antolatutakoa jaialdi batean, Erramun Martikorenarekin batera. Geroago, inguruko herriko jaietan hasi ziren jotzen.

“Musika erabat berria egiten dugu, baina ezin da folk bezala katalogatu. Fandangoak badaude, baina denetik daukagu. Esate baterako fox-trot bat ere badugu”. 1988. urtean, Xaximiku taldeko kideak Euskal Herriko Kantu Txapelketan aurkeztu eta sari bat lortu zuten. Geroago, 1989. urtean, Musikaren indarrean gatoz, bere lehen diskoa ekoiztu zuten. Lehen diskoko lehendabiziko kantaren letrak taldearen aurkezpena da, “ametsak egi bihurtu, gure herriaren oihartzun txingarrak su bihurtu”. Bertan, baziren ere abesti melodiosoak, momentu lasaietan entzuteko oso egokiak, “Amets kolore” bezala. “Erronkariko ama” kantuan euskararen egoera kaxkarra salatzen zuten eta baziren baita gure herriarekiko oso konprometituak zirenak (“Noizbait adiskideok” kantua autopistan erahildako Bakartxo, Satxa eta Joxi lagunei eskeinia dago eta, beste kantu bat, “Gorpuak ere bahitzen dituzte”, Josena Asensio jaunaren omenez egina).

“Ahotsei garrantzia handia ematen diegu eta gure letrak erabat berriak ditugu, Kike Amonarriz, Peñagarikano bertsolari ezaguna, Felix Aiestaran, German Ormazabal eta gure inguruko idazle gazte eta bertsolariengana jo bait dugu. Gaiei dagokienez, Euskal Herriaren eguneroko errealitatea hartzen dutenak maite ditugu”. 1992. urtean Xaximiku taldekoek “Martxaundi I” bideo bilduman parte hartu zuten eta, 1993. urtean, Saldaberri disko berria kaleratu.

Atzera

Martxaundi