2016.02.26
Xaximiku

Xaximiku

  • 1986 - 1998
  • Tolosa (Gipuzkoa)
  • Folka

Atzera

Saldaberri
 

Saldaberri

1993 - IZ


  • Saldaberri(Joxe J. Mendizabal)
    facebook iconfacebook icon
  • Nola esango nizuke(Olatz Korta)
    facebook iconfacebook icon
  • Agur Maria(Jon Ander Larrañaga)
    facebook iconfacebook icon
  • Panpin zaharra(Olatz Korta)
    facebook iconfacebook icon
  • Migi zaitez gehiago(Jon Ander Larrañaga, Olatz Korta)
    facebook iconfacebook icon
  • Bizitza(Jon Ander Larrañaga, Mikel Mendizabal)
    facebook iconfacebook icon
  • Ezinbestekoa, zu(Olatz Korta)
    facebook iconfacebook icon
  • Beldurra ote da?(Jon Ander Larrañaga, Jon Maia)
    facebook iconfacebook icon
  • Herri zahar honen zainak(Jon Ander Larrañaga, Andoni Egaña)
    facebook iconfacebook icon
  • Amets bat izateko(Jon Ander Larrañaga, Jon Maia)
    facebook iconfacebook icon
  • Geroa dugu eskuetan(Jon Ander Larrañaga, J. Amenabarro)
    facebook iconfacebook icon
  • Aitzakirik ez
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 39' 46"


PARTAIDEAK

  • Jon Ander Larrañaga, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, ahotsa
  • Olatz Korta, ahotsa
  • Martin Aranzegi, akordeoia
  • Txomin Agirregomezkorta, txistua, ahotsa
  • Arantxa Montoya, biolina
  • Isidro Larrañaga, teklatuak
  • Karlos Aranzegi, bateria, perkusioa

GRABAZIOA

IZ estudioa


MOLDAKETAK

Karlos Gimenez


GENEROA

Folka

Xaximiku taldea Tolosa herriko koadrila gazte batek osatu zuten 1986. urte inguruan. “Xaximiku” hitza baserri giroetan erabiltzen da, ume bihurriari edota jaten ez duen umeari deitzen zaio horrela. “Egun batez elkarrekin hastea bururatu zitzaigun. Ondo moldatzen ginela ta, animatu egin ginen. Beti musikaren inguruan ibili gara, denok ditugu arlo horretako ikasketak. Akordeoiaren karrera osoa bukatuta daukagu lauek, batek gitarra azken kurtsoa egiten ari da, dultzaina jotzen duenak flauta ikasketak ere egin ditu”. Beraien lehen kontzertua etxean bertan eman zuten, Tolosan, AEK antolatutakoa jaialdi batean, Erramun Martikorenarekin batera. Geroago, inguruko herriko jaietan hasi ziren jotzen.

“Musika erabat berria egiten dugu, baina ezin da folk bezala katalogatu. Fandangoak badaude, baina denetik daukagu. Esate baterako fox-trot bat ere badugu”. 1988. urtean, Xaximiku taldeko kideak Euskal Herriko Kantu Txapelketan aurkeztu eta sari bat lortu zuten. Geroago, 1989. urtean, Musikaren indarrean gatoz, bere lehen diskoa ekoiztu zuten. Lehen diskoko lehendabiziko kantaren letrak taldearen aurkezpena da, “ametsak egi bihurtu, gure herriaren oihartzun txingarrak su bihurtu”. Bertan, baziren ere abesti melodiosoak, momentu lasaietan entzuteko oso egokiak, “Amets kolore” bezala. “Erronkariko ama” kantuan euskararen egoera kaxkarra salatzen zuten eta baziren baita gure herriarekiko oso konprometituak zirenak (“Noizbait adiskideok” kantua autopistan erahildako Bakartxo, Satxa eta Joxi lagunei eskeinia dago eta, beste kantu bat, “Gorpuak ere bahitzen dituzte”, Josena Asensio jaunaren omenez egina).

“Ahotsei garrantzia handia ematen diegu eta gure letrak erabat berriak ditugu, Kike Amonarriz, Peñagarikano bertsolari ezaguna, Felix Aiestaran, German Ormazabal eta gure inguruko idazle gazte eta bertsolariengana jo bait dugu. Gaiei dagokienez, Euskal Herriaren eguneroko errealitatea hartzen dutenak maite ditugu”. 1992. urtean Xaximiku taldekoek “Martxaundi I” bideo bilduman parte hartu zuten eta, 1993. urtean, Saldaberri disko berria kaleratu.

Atzera

Martxaundi