2017.09.27
Zazkel

Zazkel

2012 inguruan Bilbon sei lagun —Etxahun Arregi, Asier Martinez, Irati Arregi, Jon Tolosa, Asier Vilan eta Oscar Rodriguez— batu ziren behingoz buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berri bat egitea. 80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoetan oinarrituta, Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute, dantzarako eta abesteko aukera emanez. Pop eta disco musika lantzen dute, baina afrobeat eta funk bezalako estiloak ere kontuan hartzen dituzte euren konposizioetan.
2014 eta 2015 bitartean argitaratu zituzten beren lehen kantuak, entsegu lokalean bertan grabatutako maketa batean: Beta. Urtebete geroago, 2016ko maiatzean, taldearen lehen diskoa kaleratu zuten, Garate estudioan grabatuta, Kaki Arkarazo ekoizle eta teknikariarekin. Diskoaren aurre eta postprodukzioaz ere arduratu zen Arkarazo. Disko honetan Joanes Garmendiaren (Garilak 26) kolaborazioa izan zuen Zazkel taldeak, soloak eta akonpainamendu ezberdinak eginez “Jalgi”, “Heroia” eta “Martxa elektriko” abestietan.
Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehia irabazi zuen taldeak 2016an, eta sari gisa, BBK Live jaialdian jotzeaz gain, disko bat grabatu zuen. Ez entzun 2017ko irailean kaleratu zuen Baga Biga diskoetxeak. Lehen diskoa bezala, Kaki Arkarazorekin grabatu zuten Garate estudioan, eta bederatzi kantuen artean Hertzainak taldearen “Infernuko atean” abestien moldaketa bat jaso zuten.
Titaniozko sudurrak

Titaniozko sudurrak

Zuz: Hodei Torres

Ezagutzen (elkarrizketa)

Ezagutzen (elkarrizketa)

Egilea: Taupaka Elkartea

Estatu kolpea

Estatu kolpea

Zuz: Hodei Torres, Oskar Gutierrez

Atzera

Banden Lehiako finala

Atzera

Afera ustela

Atzera

Titaniozko sudurrak

Zuz: Hodei Torres

Atzera

Ezagutzen (elkarrizketa)

Egilea: Taupaka Elkartea

Atzera

Estatu kolpea

Zuz: Hodei Torres, Oskar Gutierrez

Permutathionistêak (Mundu berri bat)

Logelan nitzen
Com Truise bafleetan ozen
Oscarrek arren
Nuck Chorris inbokatu zuen

Mundu berri bat sortu zen
Bertan isolatu ginen
Atera nahi izan arren
Harrapatuta nengoen

Permutatio!
Genitiboz permutationis!

Fonema dantza honetan
Kontrola Galdu genuen
Atzekoz Aurrera burua
Mundu berri bat

Zoriontsua naiz horrela
Eromen goxoa benetan
Atzekoz Aurrera burua
Mundu berri bat

Zure eskemak apurtu eta
Zatoz bide okerrera
Gure labirinto honetan
Zuzen maldan behera

Atzekoz Aurrera burua
Mundu berri bat!