Kontzertua

badok

2020.03.11

badok

Esne Beltza: udaberriko bira

Hainbat hilabete eman ditu Esne Beltzak eszenatokietatik kanpo, baina udaberrian itzuliko dela iragarri du taldeak sare sozialetan. Apiriletik ekaina bitartean zazpi kontzertu emango ditu. Ezpeletan (Lapurdi) abiatuko du udaberri honetako bira —Willis Drummond taldeak ere joko du—, eta ondoren Lazkaon (Gipuzkoa), Portugaleten (Bizkaia), Leioan (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa), Hiriburun (Lapurdi) eta Muskizen (Bizkaia) joko du.

Ondoko afixan dituzue datak eta lekuak.

20200310103231_esnebeltzabira_original_imagen

ETIKETAK:Esne BeltzaWillis Drummond