Kontzertua

badok

2018.06.13

badok

‘Gorrotoaren ahotsa’ 25. urtemugako bira

Gorrotoaren ahotsa lehen disko luzea argitaratu zuenetik 25 urte igaro direla ospatzeko hainbat berri iragarri ditu Anestesia taldeak. Alde batetik, diskoa berrargitaratuko du 180 gramoko biniloan —orain arte CD formatuan baino ez da egon eskuragarri—, birmasterizatuta eta diseinuan moldaketa batzuk eginda. Bestetik, uda ondoren sei kontzertuko bira bat egingo du, disko hartako abestiak berriz jotzeko. Hauek dira datak eta lekuak:

  • irailak 15, Bilboko Kafe Antzokia (+ Dama). Sarrerak erosteko hemen
  • urriak 20, Gasteizko Gaztetxea
  • azaroak 3, Donostiako Doka aretoa (+ Hilotz). Sarrerak erosteko hemen
  • abenduak 1, Iruñeko Errotxapeako gaztetxea
  • abenduak 8, Durangoko Plateruena kafe antzokia
  • urtarrilak 19, Miarritzeko Atabal aretoa. Sarrerak erosteko hemen
Anestesia 1993

Anestesia taldea, 1993. urteko argazki batean.

ETIKETAK:Anestesia