Kontzertua

badok

2019.09.25

badok

Joseba Tapia: zuzeneko diskoaren grabazioa

Joseba Tapiak zuzeneko diskoa grabatuko du urriaren 25ean Usurbilgo (Gipuzkoa) Sutegi aretoan. Bi emanaldi eskainiko ditu: 20:00etan eta 22:30ean. Iaz Donostiako Viktoria Eugenia antzokian estreinaturiko Vint anys emanaldirako osatutako talde zabalarekin grabatuko du Tapiak lan berria. Bederatzi musikarik laguntzen diote eszenatokian trikitilariari: Txus Aranburu (pianoa), Nerea Erbiti (perkusioa, ahotsa), Iker Uriarte (jazpana), Iñigo Telletxea (baxu elektrikoa), Ion Celestino (tronpeta), Asier Ituarte (tronboia), Ibon Irijoa (saxofoia), Leire Berasaluze (ahotsa) eta Kristina Aranzabe (ahotsa).

Joseba Tapia zuzeneko afixa

Udan zenbait emanaldi eskaini ditu Tapiak talde horrekin, Elorrioko Musikaire jaialdian, Gasteizko jaietan, Bellver de Cerdanyako (Herrialde Katalanak) Trama jaialdian eta Mutrikuko gaztetxean, esaterako. Musikariaren hasierako asmoa talde horrekin aurten estudioko disko bat grabatzea zen, hala adierazi zuen iazko abenduan argitaratu genuen elkarrizketan, baina iritziz aldatu eta diskoa zuzenean egitea erabaki du. Grabaziorako aukeratutako lekua, Usurbilgo Sutegi aretoa, oso maitea du Tapiak. Bertan aurkeztu zuen lehen aldiz Eta tira eta tunba diskoa, 2010. urtean.

ETIKETAK:Joseba TapiaSutegiUsurbil