Kontzertua

badok

2020.01.29

badok

Liher: ‘Hemen herensugeak daude’ bira

Liher taldeak otsailaren 28an argitaratuko du Hemen herensugeak daude. Donostiako laukotearen hirugarren disko luzea da, eta Tenpluak erre aurreko lanak izandako harrera onaren ondoren, beste jauzi bat ematea espero du Lide Hernando abeslari eta gitarrista buru duen taldeak.

Diskoa aurkezteko 20 kontzertuko bira iragarri berri du: Suitzan eta Alemanian eskainiko ditu lehen emanaldiak, martxoaren hasieran, eta ondoren Euskal Herrian, Galizian, Katalunian eta Espainian joko du. Euskal Herriko lehen kontzertua martxoaren 20an izango da, Donostiako Dabadaba aretoan; apirilaren 2an Bilboko Kafe Antzokian joko du, eta 3an Iruñeko Indara aretoan. Ondoren, Gernikan, Arrasaten eta Amurrion izango da taldea.

Liher bira 2020

ETIKETAK:Liher