Kontzertua

badok

2019.09.05

badok

Lumi: ‘Itzal zikinak’ diskoaren aurkezpenak

Lumi bikoteak lehen lan luzea kaleratu du Moï Moï Recordsen bidez. Musika elektronikoa bidelagun, ametsen munduan, surrealismoan eta esperimentazioan barneratu dira Nahia Zubeldia eta Manu Matthys Itzal zikinak diskoan.

lumi

Manu Matthys eta Nahia Zubeldiak osatzen dute Lumi.

Lehen lan luze hau 2015ean proiektua ezagutzera eman zuen EParen jarraipena da. Ziburu-Donibane Lohizuneko bikotearen lan berria 2018ko abenduan Japonian egindako biran sortutako moldaketen emaitza da. Bertan sortutako ideiak findu eta forma eman eta gero, Johannes Buffengana jo zuten azken nahasketa burutzeko. Helburua, elementu natural eta sintetikoen gehitzea baino gehiago, bi hauen arteko nahasketa lortzea izan da. Esperimentazioaren bidea jarraituz, arrazionala den hori alboratu eta emozioetan oinarritu dira.

Itzal zikinak

‘Itzal zikinak’ diskoaren azala.

Itzal zikinak aurkezteko lehen emanaldiak data eta leku hauetan eskainiko ditu Lumik:

  • irailak 8, Arrasateko Kulturate kultur etxea
  • irailak 19, Vic-eko (Katalunia) Musika Azoka
  • irailak 21, Larrun mendiko Kaiola aretoa
  • irailak 25: Donibane Lohizuneko Kaia

ETIKETAK:LumiManu MatthysMoï Moï RecordsNahia Zubeldia