Kontzertua

badok

2019.01.17

badok

Nøgen: ‘Liv til døden’ bira

Abenduaren bukaeran Donostiako Antzoki Zaharrean eta joan den astean Astigarragako Petritegi sagardotegian diskoaren aurkezpena egin ostean, Nøgen taldeak beste hainbat lekutan eskainiko ditu Liv til døden (Airaka, 2018) estreinako lana osatzen duten abestiak. Hauek dira martxora bitartean emango dituen kontzertuen datak eta lekuak

    • otsailak 7: Bilboko Kafe Antzokia (+ McOnak). Sarrerak erosteko hemen
    • otsailak 16: Irungo Amaia antzokia. Sarrerak erosteko hemen
    • otsailak 23: Durangoko 40 Minutu Rock jaialdia. Sarrerak erosteko hemen
    • otsailak 24: Legorretako Herri Antzokia
    • martxoak 9: Amurrioko Burubio elkartea
    • martxoak 16: Iruñeko Indara aretoa
    • martxoak 30: Azpeitiko Sanagustin kulturgunea. Sarrerak erosteko hemen

ETIKETAK:AirakaMcOnakNogen