Kontzertua

badok

2019.01.09

badok

Xabi Bandini: ‘Begibakar’ bira

Xabi Bandini-k otsailean hasiko du iaz argitaratutako Begibakar diskoa zuzenean aurkezteko bira. Kerobia eta Anticontinente taldeetako kide ohiak bakarka kaleratu duen lehen diskoa da Begibakar, baina zuzeneko emanaldietan zenbait musikarik lagunduko diote (Alberto Isabak eta Mikel Zorrillak hain zuzen). Oraingoz hauek dira Bandinik iragarritako datak:

  • otsailak 1, Atarrabiako Totem aretoa
  • otsailak 22, Bergarako Seminarixua
  • otsailak 28: Bilboko Kafe Antzokia
  • martxoak 15, Legutio
  • martxoak 28, Gasteiz (emanaldi akustikoa)

Kontzertuotarako sarrerak dagoeneko eros daitezke hemen.

ETIKETAK:Alberto IsabaAnticontinenteKerobiaMikel ZorrillaXabi Bandini