Musika

badok

2017.11.21

badok

Ruper Ordorika eta ‘Zuhainpeko soinuak’ saritu dituzte

Hilaren 29an banatuko ditu Euskal Herriko Musika Bulegoa elkarteak 2017ko sariak, Donostian, Musikeneren egoitzan egingo duen ekitaldi batean. Atzo goizean jakinarazi zuen sari horiek zeinentzat izango diren: Ramon Lazkanoren zuzeneko lanak (Festival d’Automne à Paris-Portrait), Zuhainpeko soinuak. Ahozko transmisioa ikuskizunak, eta Ruper Ordorika (Guria ostatuan), Elena Setien (Dreaming of Earthly Things) eta Juan Ortizen (Winter Tales) azken diskoek jasoko dituzte sariak.

Captura de pantalla 2017-11-21 a las 08.46.43

‘Zuhainpeko soinuak’ ikuskizuneko musikariak eta zuzendaria.

Halaber, Euskal Herriko Musika Bulegoaren sari berezia Jazzargia elkarteari emango diote, Jazz uhinak hirian barrena proiektuagatik. Etxepare Euskal Institutua Musika Saria 2017, berriz, Berri Txarrak taldearentzat izango da.

Sarien bigarren ediziora aurkeztu diren 67 proposamenen artetik hautatu dituzte musikari, sortzaile eta interprete sarituak. Epaimahaiak lana sortu, interpretatu eta ekoizteko jardunari erreparatu dio nagusiki, eta baita azken emaitzari ere.

ETIKETAK:Berri TxarrakElena SetienEtxepare InstitutuaJuan OrtizMusika BulegoaRamon LazkanoRuper Ordorika