Musika

badok

2015.02.18

badok

Xaiko-ren 25 EP ditugu oparitzeko

Xaiko taldeak iaz kaleratutako Paila EParen 25 ale ditugu zuen artean oparitzeko. Galdera erraz bati erantzun behar diozue diskoetako bat eskuratzeko: noren kantuen bertsioak grabatu ditu taldeak lan horretan?

Erantzunak harremanak@badok.eus helbidera bidali behar dituzue. Zuzen erantzuten duten lehen 25 lagunek jasoko dute diskoa.

XAIKO

Obrint Pas, Stupenda Jones, Kaotiko eta Betagarri taldeetan, besteak beste, aritutako musikariek osatzen dute Xaiko.

Bestalde, Xaikok hiru kontzertu eskainiko ditu martxoan Boikot taldearekin batera. Hauek dira datak eta lekuak:

  • martxoaren 19an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan
  • martxoaren 20an, Donostiako Doka kafe antzokian
  • martxoaren 21ean, Bilboko Stage Live aretoan
ETIKETAK:Baga BigaXaiko