Kontzertuetako argazkilaritzaz
2020-10-23Kontzertuetako argazkilaritzari eskaini diote Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek 14. atalaren tarte nagusia. Horretarako, Jon Iraundegi eta Eider Iturriaga elkarrizketatu dituzte. Iraundegi 80ko hamarkadatik ari da zuzeneko emanaldietan argazkiak ateratzen; Iturriagak berriz, hainbat lan egin ditu, tartean Berri Txarrak taldearentzat. Horrez gain, Merina Gris talde berriaren lehen singlea aipagai izan dute saioan.