Raparen bueltan, La Basurekin
2021-02-26Euskal Herriko rap musikaren eszena izan dute hizpide 'Dunbala' podcastaren atal honetan. Horretaz hitz egiteko La Basu gonbidatu dute, gurean ibilbide luzeenetakoa duen rap abeslaria. Luze eta zabal mintzatu dira hip hop kulturaz, euskarazko rapaz, emakumearen eta raparen arteko harremanaz, zuzenekoez eta abar. Horrez gain, Orbain Unit eta TOC taldeen kantu berriak izan dituzte aipagai Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek.